miércoles, 14 de octubre de 2020

PUZZLEAK EGITEKO ORDUA

Gelan hainbat material ezberdin ditugu. Hauen artean, haurrek nahi duten momentuan jolasteko hainbat puzzle ditugu. Puzzle hauek, egurrezko enkajatzekoak dira. Forma eta tamaina ezberdinetakoak ditugu: animalia ezberdinez osatutakoak, forma geometrikodunak... Zuen seme-alabekin puzzle hauek egiten dituzuen bitartean, hainbat kontzeptu landu ditzazkezue: animalien izenak, hauek egiten dituzten soinuak, forma geomentrikoen izenak, hauek duten kolorea... Zuek hobeto ikusteko zer nolako puzzleen inguruan hitz egiten dugun, hainbat irudi atxikitzen dizkizuegu. Horrelako puzzleak etxean ez badituzue, hauek kartoiarekin sortzeko aukera ere baduzue. Atxikitutako argazkien artean eredu sinple bat aurkituko duzue. Baina zuen sormenarekin, zihur gaude puzzle zoragarriak sortuko dituzuela.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

ESKOLAKO AZKEN EGUNA

Eguraldiak ez digu lagundu baina guk primeran pasa dugu eskolako azken egunean. GORA GU eta GORA DOMINGO AGIRRE ESKOLA! Datorren ikasturtean...